Lürraldea

Badü orai 25 urte xiberotarrek ibar hontan bizi eta lan egin dezaen, ODACEk lürraldeko ekonomia garapenarentako lan egiten düala.

Xiberoa Eüskal Herriko zazpi probintzietarik ttipiena da. 36 herriekin 12 500 bizizale kontatzen dira.

XIX.mentetik honarat, lürraldearen popülazioa %23z ttipitü da. Jentetzea zahartzen ari da. Mendi ibar bat da, metropolietarik eta bide nagusietarik hürrün da eta garraio püblikorik ez dü.

Alta, alkarte eta institüzio dinamika bati esker lürraldeak emanik zaion güne sartü horren itxürari erresistentzia egin nahi deio. Horri esker, desmartxa hanitxetako esperientzia güne bat da (Herri kontratüak, Hazkuntza Berdearen Energia Positibo lürraldea, artatze etxeen gaüzatze lanketak).

Lürraldeko ekonomia oskien tradizioari lotürik da (hala nola espartiñarekilan), bena egün kanbiatü da eta hein berdintsüan laborantxa (%15a) eta indüstriak (%22a) (mekanika, aeronotika, plastika eta kautxua) baita zerbütxüek (%41a) osatzen düe.

Lürraldeari bürüzko xehetarzün habororen ükeiteko : AZIAk sortü düan lanbideen gidalibürüa so egin ezazüe.

Egiten ari diren xedeak / Lagüntürik diren xedeak

Hirugerren güneen garatzea

2017an, ODACEk lürraldean hirugerren güneen sare baten sortzeari bürüzko gogoeta bat bultzatü züan. Honek, ekonomiaren bermügatzea, ekonomia eta Xiberoko atraktibitatea garatzea züan helbürü. Hirugerren güne bat zer da ? Profesional eta sozial mailako ekarpenak nahasiz, lürraldearen beharren arabera, neürri zonbaitetara mügatüz partekatze güne bat da. Lau herritan, lau dinamika desberdin identifikatürik izan ziren :
• Barkoxeko bizizale talde baten üngürüan : ODACEk xede horren eramaiteko bizizaleak alkarte baten sortzen lagüntü dütü: Barkoxe Bizi alkarteak, herri eraikin bat lan eta bizi espazio bezala zaharberritü nahi dü. Alkarteak paraleloan beste problematika zonbait lantzen dütü, hala nola, laborantxa, alojamentüa, merkataritzaren arrapartitzea edo herri zentroko animazioa.
• ODACE eta Gotaine-Irabarneko lankia bermagiaren üngürüan : 2020ko setemez lan güne partekatze leküa zabaltü zen!
• Sohütako lizeoaren üngürüan : ODACEk lürraldeko enpresen beharrer ihardesteko, Xiberoan formakuntza modülü zonbaiten garatzeko Euskal Hirigüne Alkargoa eta departamentüko formazio zentroekin lan egiten dü.
• Atharratzeko Xaho trinketeko Prefosta alkartearen üngürüan : Egün xedeak pausa bat markatzen dü herriko etxea 2019-2021eko herriko tresna sozio-kültüralen berantolatzen ari beita, bena herriko etxeko gelaren zabaltzeak interesatürik diren pertsonen beharrer ihardesten deie.

Xiberoko lanbideen balioztatzea

ODACEk, Aziaren lagüntzarekin, lanbide gidalibürüaren aurkezteko eta enpresen bisiten antolatzeko, eskoletan tailer pedagogikoak animatzen dütü. Horri esker, tresna egoki baten bidez, gazteak haien orientazioan bideratzen dira, eta lürraldeko lanbideak deskubritzen dütüe. Urte oroz, 140 ikaslek tailer horietan parte hartzen düe eta 25 enpresa bisitatzen dira.

Igikortarzüna

ODACEk Xiberoko langilen igikortarzünarentako, Igikortarzün Sindikata eta Xiberoko herri Alkargoarekin lan egiten dü : enpresen arteko auto partekatze sistema, igikortarzün iraunkor eta kolektiboen plantan emaitea, gaztentako igikortarzün elkibideak atzaman.