ODACE, lankidetza eta ekintza bidezko garapen ekonomikoalako erakundea, Xiberoko enpresen süstengü zentroa da.

1995an, Xiberoko lürraldean, kooperazione espiritü batetan alkartea sortü zen : Xiberoko indüstrien alkartea (GIS), Xiberoko ekonomiaren garatze alkartea (ADES) eta Baiona- Eüskal Herriko merkataritza eta indüstria kanberak (CCIBPB), Lankidetza eta ekintza bidezko garapen ekonomikoalako erakundea, ODACEarekin, haien ekintzen garatzeko, ahalbidetzeko eta egonkortzeko adostü ziren.

ZENBAKI GARRANTZITSÜAK

ODACE 2007tik 2021ealat :

150 kide

urte oroz indüstria, komertzio, ofiziale eta zerbütxüetarik jinik.

772 xede eramaile

süstengatürik 15 urtez.

275 sorkuntza / azal

380 lanpostu sortze.

655 enpresa

lagüntürik (formakuntza, kontratatze, güne txerkatze, sos lagüntza galtatze…)

ODACEAREN MISIAOK :

L’ODACE intervient en tant que service de proximité auprès des porteurs de projet, des entreprises, et autres acteurs de la vie économique en Soule, et accompagne les initiatives qui contribuent au développement économique du territoire de la Soule et à la promotion et à la valorisation de la vallée.

Enpresa sortzeko edo arrahartzeko xedea düen eramaileen lagüntzea :

Xedearen mügatzen lagüntzea, finantzamentüak txerkatzea, güneak txerkatzea, sos lagüntza edo ohore mailegüen (CLEJ, CLEFE…) txostenak eraikitzea, lagüntzaleen eta beste profesionalengana bideratzea.
• Ekonomia saileko kanberekin hitz ordü indibidüal eta egokiak (merkataritza eta indüstria kanberak edo ofizialego lanbideen kanbera)
• Edo talde tailerrak entreprise 64 eta Dispositif Territoire-ren lagüntzarekin (Lan Berri tailerra, Andere Nahia…)

Enpresa garatze xedeentako lagüntzea :

Enpresen beharren zerrendatzea, lagüntzaleen xehetarzünen igaraitea, sos lagüntzen ikertze lanetan lagüntzea eta süstengatzea, lekü txerkatzea, sos lagüntza edo ohore mailegüen (CLEJ, CLEFE…) txostenak eraikitzea, lagüntzaleen eta beste profesionalengana bideratzea.

Sarearen animatzea

Talde ekintzen antolatzea, koordinatzea, lürraldeko dinamizatze xedeentako talde lanetan animatzea edo parte hartzea : enplegü, formakuntza, gaitarzün goratzea, enpresa eta lanbideen balioztatzea, hirugerren güneen garatzea… ODACEk Xiberoko merkataritza eta ofizialeen batarzünari süstengü administratibo bat emaiten deio.

Xiberoko lankia bermagiaren kudeaketa

Lankiaren egoiliarren segitzea, abantailazko prezioetan güne praktikoen eskü emaitea, lagüntzaleekin harremanetan sartzea.

ODACE xede eramaileen, enpresen eta Xiberoko bizi ekonomikoaren aktore desberdinen lagüntzeko hüilaneko zerbütxü bezala agertzen da. Xiberoko lürraldeko ekonomia garatzen baita ibarraren süstatze eta balorizatzen düen iniziatibak ere lagüntzen dütü.

ALKARTEKO TALDEA

Animatze eta süstengatze misioen eramaiteko, ODACEk bi langile dütü.

Elisabeth Elissondo

Koordinazale bürü
06 84 70 17 08
Xede eta enpresa eramaileen lagüntzea, alkartearen, xedeen eta talde lanen koordinatzea, ekintza kolektiboen antolatzea, lankiaren kudeatzea…

Maïlys Elgoyhen

Administrazio-laguntzailea
05 59 19 12 10
mathilde@odace-soule.com

mailys@odace-soule.com

Administrazio, kontabilitate, komunikazio, inkubagailu eta coworking kudeaketa…

Xede eramaile eta enpresabürüen beharrer ahal bezain ontsa arrapostü emaiteko ODACEko taldea lagüntzaleen sare baten gainean oinarritzen da. Horri esker, proposatürik den süstengüa neürri honekoa da.

ODACEri jüntatü nahi zira ?

ODACEn kide izatea :
• ODACEk proposatzen düan hüilaneko zerbütxü eta süstengüaren ükeitea da,
• Enpresabürüen sarean sartzea da,
• Tematika desberdinetako informazio erregülarren ükeitea da,
• ODACEko webgünean erreferentziatürik izatea da.
Oroek baldintza hoberenetan xede bat eraman eta informazio bat bil dezaen ODACEk proposatzen düan hüilaneko zerbütxüa eta süstengüa nahitara dohainik eta enpresen eskü da. Zerbütxü hori, lagüntzale püblikoer esker posible da (estatü, eskualde, lürraldeko kolektibitateak) bena bereziki ODACEn diren urteko kidetzer esker.
Zü ere ODACEn sar zite!

Gure kideak haien süstengü eta leialtarzünarentako eskertzen dütügü.

GOBERNANTZA

ODACE 1901ko legediari ihardesten düan alkarte bat da, administrazio kontseilü baten üngürüan antolatzen da.

LEHENDAKARI

ean-Jacques CARRIQUIRIBORDE

Vice-président : François-Xavier PARREL

Trésorière : Amaya LAGUNE

Secrétaire : Dominique HASTOY

SOZIO-PROFESIONALEN BILTZARRA

AGUER Pierre
ARLA Christian
ARROSSAGARAY Josy
CANGRAND Timothée
CARRIQUIRIBORDE Jean-Jacques
CAZANAVE Beñat
ETCHEGOYHEN Pierre-François
HASTOY Dominique
LAGUNE Amaya
LALANNE Pierre
LARRORY Maider
PARREL François-Xavier
POURRILLOU Mathieu
QUEHEILLE Peio

CCI BILTZARRA

ELKEGARAY Beñat

CAPB

ELGART Xabi, IRIART Jean-Pierre, ETCHEBERRY Jean-Jacque

ODACE-Z HITZ EGITEN DUTE...

Badü 25 urte orai, ODACEk Xiberoko erakargarritarzünaren balorizatzeko bere ekonomia garatzeko xede eramaileer animazio eta lagüntzak proposatüz lan egiten düala.

LAGÜNTZALEAK

ODACE xede eramaileek eta enpresek ükeiten ahal lütükeen galtoer ahal bezain ontsa arrapostü emaiteko (xehetarzün, kontratatze, formakuntza, finantzatze…), lagüntzaleen sare baten gainean oinarritzen da :

L’ODACE reste régulièrement en contact avec des partenaires pour des échanges d’informations et projets : La PFIL Bultza, Aquitaine Active, Le Réseau entreprendre, Interstices Coopérative d’Activités et d’Emplois, Fédération du Bâtiment et CAPEB, Crédit Agricole, Eticoop, Herrikoa, Groupement d’Employeurs du Béarn et Pays-Basque, IDESO, Lanazia-Pépinière d’entreprises d’Ascain, UZTARTU…