LANKIA BERMAGIA

ODACEk Xiberoko lankia bermagiaren joanaraztea eta animatzea segürtatzen dü. Misio hori, Eüskal hirigüne Alkargoak 2020ko apirilan eman zeion.

Lankia bermagia batek enpresa sortze eta hatsarre batetan, xede eramaileari harrera, aterpetze, lagüntza eta süstengatze lan bat erakatsi behar deio.

Sortzaleer edo aterpetürik diren enpreser kausitze xantza habororen emaiteko haütüzko üngürümen bat eskeintzen deio.

Lankia bermagian sartzea da :
  • Egokitürik den lagüntza baten ükeitea :
    • Sortzaler edo berriki izena eman düen enpreser egoitza moldagarriak (bülego edo ateleria) ;
    • Xedeen eraikitze eta abiatze lagüntza ;
    • Egokitürik eta iraünkorra den süstengü profesionala ;
    • Lagüntzale pribatü edo püblikoekin harremanetan ezartea ;
    • Lankia bermagiatik elkitzealako süstengüa.
  • Egokiak diren egoitzak ükeitea :

    • Haütüzko prezioak, tresnatürik diren egoitzak denbora mügatü batetan (46 hilabete gehienik) ;

    • Tresna partekatüak: informatika, bülegotika, bilküra gela, fotokopia, ixuri handiko internet sarea…

Lankia bermagian lan egiteak leküko ospearen ükeiteko parada bat da ere bai. Esperientzia partekatü baten haütüa egitea da, enpresabürü gaztez üngüratürik izatez, bakartarzünari üko egitea da. Egoiliarrek alkarteko enpresa kideen lagüntza eta babes bat ükeiten ahal düe.

Irabarneko lankia bermagian badira :
  • 20m²ko 4 bülego, lan güne partekatze lekü bat kontütan hartüz, eta 10m²ko bülego bat,
  • 150m²ko bi ateleria,
  • Bilküra gela bat, pausü gela bat eta terraza bat.

Berrikuntza: lan güne partekatze bat, partekatürik diren zerbütxü güziekin 3 leküz osatürik den günea 2020ko setemez zabaltü zen! Xehetarzün habororentako: lan güne partekatüaren lotüra !

PORTRAIT DES PÉPINS

La pépinière d’entreprise de Libarrenx accueille aujourd’hui 5 entreprises !

Aline BEDECARRATZ ELGOYHEN

Arhondo

Beñat AGUER

Maçonnerie - Charpente

Marine TURON-BARRERE et Julien MIRAMONT

BUZBU

Julien GOYHENEIX

Gérant de l’EURL GOYHENEIX

Jean OYHANONDO et Damien GORGE

GO Flamme

LAN GÜNE PARTEKATÜA

Zure Xiberoko herrian lan güne partekatüak badira balinba, xehetarzün habororen ükeiteko ODACEkilan harremanetan sar zite.

Lankia Bermagia Mauletik 5 minütetan !