- Harrera
- Lankia bermagia
Lankia bermagia
LANKIA BERMAGIA
ODACEk Xiberoko lankia bermagiaren joanaraztea eta animatzea segürtatzen dü. Misio hori, Eüskal hirigüne Alkargoak 2020ko apirilan eman zeion.
Lankia bermagia batek enpresa sortze eta hatsarre batetan, xede eramaileari harrera, aterpetze, lagüntza eta süstengatze lan bat erakatsi behar deio.
Sortzaleer edo aterpetürik diren enpreser kausitze xantza habororen emaiteko haütüzko üngürümen bat eskeintzen deio.










- Egokitürik den lagüntza baten ükeitea :
- Sortzaler edo berriki izena eman düen enpreser egoitza moldagarriak (bülego edo ateleria) ;
- Xedeen eraikitze eta abiatze lagüntza ;
- Egokitürik eta iraünkorra den süstengü profesionala ;
- Lagüntzale pribatü edo püblikoekin harremanetan ezartea ;
- Lankia bermagiatik elkitzealako süstengüa.
-
Egokiak diren egoitzak ükeitea :
-
Haütüzko prezioak, tresnatürik diren egoitzak denbora mügatü batetan (46 hilabete gehienik) ;
-
Tresna partekatüak: informatika, bülegotika, bilküra gela, fotokopia, ixuri handiko internet sarea…
-
Lankia bermagian lan egiteak leküko ospearen ükeiteko parada bat da ere bai. Esperientzia partekatü baten haütüa egitea da, enpresabürü gaztez üngüratürik izatez, bakartarzünari üko egitea da. Egoiliarrek alkarteko enpresa kideen lagüntza eta babes bat ükeiten ahal düe.
- 20m²ko 4 bülego, lan güne partekatze lekü bat kontütan hartüz, eta 10m²ko bülego bat,
- 150m²ko bi ateleria,
- Bilküra gela bat, pausü gela bat eta terraza bat.
Berrikuntza: lan güne partekatze bat, partekatürik diren zerbütxü güziekin 3 leküz osatürik den günea 2020ko setemez zabaltü zen! Xehetarzün habororentako: lan güne partekatüaren lotüra !
PORTRAIT DES PÉPINS
La pépinière d’entreprise de Libarrenx accueille aujourd’hui 5 entreprises !

Aline BEDECARRATZ ELGOYHEN

Beñat AGUER

Marine TURON-BARRERE et Julien MIRAMONT

Julien GOYHENEIX

Jean OYHANONDO et Damien GORGE
LAN GÜNE PARTEKATÜA
Üngürümen anple, argi eta batzarri honeko batetan, ODACEk tresnadün eta erabilaisa den lan güne bat proposatzen deizü! Tresna praktiko, partekatzen diren bülego, fotokopiagailü, eskaneagailü, inprimagailü eta WIFIz osatürik da! Lankiako egoiliarrekin partekatzeko eta kafe baten hartzeko, pausü günealat joaiteko eskübidea dükezü.
Lan güne partekatüa iseatü nahi ? Xehetarzün haboro üken ?
Gurekin harremanetan sar zite 05.59.19.12.10 edo 06.84.70.17.08 edo linean erreserba ezazü.
- 2€ orena
- 5€ egün erdia
- 8€ egüna
- 25€ -> astean 2 egün erdi edo astean egün oso 1
- 45€ -> astean 2 egün
- 60€ -> astean 3 egün
- 70€ -> astean 4 egün
- 80€ -> astean 5 egün
Zure Xiberoko herrian lan güne partekatüak badira balinba, xehetarzün habororen ükeiteko ODACEkilan harremanetan sar zite.