ODACE, lankidetza eta ekintza bidezko garapen ekonomikoalako erakundea, Xiberoko enpresen sĂŒstengĂŒ zentroa da.

1995an, Xiberoko lĂŒrraldean, kooperazione espiritĂŒ batetan alkartea sortĂŒ zen : Xiberoko indĂŒstrien alkartea (GIS), Xiberoko ekonomiaren garatze alkartea (ADES) eta Baiona- EĂŒskal Herriko merkataritza eta indĂŒstria kanberak (CCIBPB), Lankidetza eta ekintza bidezko garapen ekonomikoalako erakundea, ODACEarekin, haien ekintzen garatzeko, ahalbidetzeko eta egonkortzeko adostĂŒ ziren.

ZENBAKI GARRANTZITSÜAK

ODACE 2007tik 2021ealat :

150 kide

urte oroz indĂŒstria, komertzio, ofiziale eta zerbĂŒtxĂŒetarik jinik.

772 xede eramaile

sĂŒstengatĂŒrik 15 urtez.

275 sorkuntza / azal

380 lanpostu sortze.

655 enpresa

lagĂŒntĂŒrik (formakuntza, kontratatze, gĂŒne txerkatze, sos lagĂŒntza galtatze
)

ODACEAREN MISIAOK :

L’ODACE intervient en tant que service de proximitĂ© auprĂšs des porteurs de projet, des entreprises, et autres acteurs de la vie Ă©conomique en Soule, et accompagne les initiatives qui contribuent au dĂ©veloppement Ă©conomique du territoire de la Soule et Ă  la promotion et Ă  la valorisation de la vallĂ©e.

Enpresa sortzeko edo arrahartzeko xedea dĂŒen eramaileen lagĂŒntzea :

Xedearen mĂŒgatzen lagĂŒntzea, finantzamentĂŒak txerkatzea, gĂŒneak txerkatzea, sos lagĂŒntza edo ohore mailegĂŒen (CLEJ, CLEFE
) txostenak eraikitzea, lagĂŒntzaleen eta beste profesionalengana bideratzea.
‱ Ekonomia saileko kanberekin hitz ordĂŒ indibidĂŒal eta egokiak (merkataritza eta indĂŒstria kanberak edo ofizialego lanbideen kanbera)
‱ Edo talde tailerrak entreprise 64 eta Dispositif Territoire-ren lagĂŒntzarekin (Lan Berri tailerra, Andere Nahia
)

Enpresa garatze xedeentako lagĂŒntzea :

Enpresen beharren zerrendatzea, lagĂŒntzaleen xehetarzĂŒnen igaraitea, sos lagĂŒntzen ikertze lanetan lagĂŒntzea eta sĂŒstengatzea, lekĂŒ txerkatzea, sos lagĂŒntza edo ohore mailegĂŒen (CLEJ, CLEFE
) txostenak eraikitzea, lagĂŒntzaleen eta beste profesionalengana bideratzea.

Sarearen animatzea

Talde ekintzen antolatzea, koordinatzea, lĂŒrraldeko dinamizatze xedeentako talde lanetan animatzea edo parte hartzea : enplegĂŒ, formakuntza, gaitarzĂŒn goratzea, enpresa eta lanbideen balioztatzea, hirugerren gĂŒneen garatzea
 ODACEk Xiberoko merkataritza eta ofizialeen batarzĂŒnari sĂŒstengĂŒ administratibo bat emaiten deio.

Xiberoko lankia bermagiaren kudeaketa

Lankiaren egoiliarren segitzea, abantailazko prezioetan gĂŒne praktikoen eskĂŒ emaitea, lagĂŒntzaleekin harremanetan sartzea.

ODACE xede eramaileen, enpresen eta Xiberoko bizi ekonomikoaren aktore desberdinen lagĂŒntzeko hĂŒilaneko zerbĂŒtxĂŒ bezala agertzen da. Xiberoko lĂŒrraldeko ekonomia garatzen baita ibarraren sĂŒstatze eta balorizatzen dĂŒen iniziatibak ere lagĂŒntzen dĂŒtĂŒ.

ALKARTEKO TALDEA

Animatze eta sĂŒstengatze misioen eramaiteko, ODACEk bi langile dĂŒtĂŒ.

Elisabeth Elissondo

Koordinazale bĂŒrĂŒ
06 84 70 17 08
Xede eta enpresa eramaileen lagĂŒntzea, alkartearen, xedeen eta talde lanen koordinatzea, ekintza kolektiboen antolatzea, lankiaren kudeatzea


MaĂŻlys Elgoyhen

Administrazio-laguntzailea
05 59 19 12 10
mathilde@odace-soule.com

mailys@odace-soule.com

Administrazio, kontabilitate, komunikazio, inkubagailu eta coworking kudeaketa…

Xede eramaile eta enpresabĂŒrĂŒen beharrer ahal bezain ontsa arrapostĂŒ emaiteko ODACEko taldea lagĂŒntzaleen sare baten gainean oinarritzen da. Horri esker, proposatĂŒrik den sĂŒstengĂŒa neĂŒrri honekoa da.

ODACEri jĂŒntatĂŒ nahi zira ?

ODACEn kide izatea :
‱ ODACEk proposatzen dĂŒan hĂŒilaneko zerbĂŒtxĂŒ eta sĂŒstengĂŒaren ĂŒkeitea da,
‱ EnpresabĂŒrĂŒen sarean sartzea da,
‱ Tematika desberdinetako informazio erregĂŒlarren ĂŒkeitea da,
‱ ODACEko webgĂŒnean erreferentziatĂŒrik izatea da.
Oroek baldintza hoberenetan xede bat eraman eta informazio bat bil dezaen ODACEk proposatzen dĂŒan hĂŒilaneko zerbĂŒtxĂŒa eta sĂŒstengĂŒa nahitara dohainik eta enpresen eskĂŒ da. ZerbĂŒtxĂŒ hori, lagĂŒntzale pĂŒblikoer esker posible da (estatĂŒ, eskualde, lĂŒrraldeko kolektibitateak) bena bereziki ODACEn diren urteko kidetzer esker.
ZĂŒ ere ODACEn sar zite!

Gure kideak haien sĂŒstengĂŒ eta leialtarzĂŒnarentako eskertzen dĂŒtĂŒgĂŒ.

GOBERNANTZA

ODACE 1901ko legediari ihardesten dĂŒan alkarte bat da, administrazio kontseilĂŒ baten ĂŒngĂŒrĂŒan antolatzen da.

LEHENDAKARI

ean-Jacques CARRIQUIRIBORDE

Vice-président : François-Xavier PARREL

TrésoriÚre : Amaya LAGUNE

Secrétaire : Dominique HASTOY

SOZIO-PROFESIONALEN BILTZARRA

AGUER Pierre
ARLA Christian
ARROSSAGARAY Josy
CANGRAND Timothée
CARRIQUIRIBORDE Jean-Jacques
CAZANAVE Beñat
ETCHEGOYHEN Pierre-François
HASTOY Dominique
LAGUNE Amaya
LALANNE Pierre
LARRORY Maider
PARREL François-Xavier
POURRILLOU Mathieu
QUEHEILLE Peio

CCI BILTZARRA

ELKEGARAY Beñat

CAPB

ELGART Xabi, IRIART Jean-Pierre, ETCHEBERRY Jean-Jacque

ODACE-Z HITZ EGITEN DUTE...

BadĂŒ 25 urte orai, ODACEk Xiberoko erakargarritarzĂŒnaren balorizatzeko bere ekonomia garatzeko xede eramaileer animazio eta lagĂŒntzak proposatĂŒz lan egiten dĂŒala.

LAGÜNTZALEAK

ODACE xede eramaileek eta enpresek ĂŒkeiten ahal lĂŒtĂŒkeen galtoer ahal bezain ontsa arrapostĂŒ emaiteko (xehetarzĂŒn, kontratatze, formakuntza, finantzatze
), lagĂŒntzaleen sare baten gainean oinarritzen da :

L’ODACE reste rĂ©guliĂšrement en contact avec des partenaires pour des Ă©changes d’informations et projets : La PFIL Bultza, Aquitaine Active, Le RĂ©seau entreprendre, Interstices CoopĂ©rative d’ActivitĂ©s et d’Emplois, FĂ©dĂ©ration du BĂątiment et CAPEB, CrĂ©dit Agricole, Eticoop, Herrikoa, Groupement d’Employeurs du BĂ©arn et Pays-Basque, IDESO, Lanazia-PĂ©piniĂšre d’entreprises d’Ascain, UZTARTU…